viernes, 30 de noviembre de 2007

EuskalNatura.net: izadia sarean

Gogo handia eta izugarrizko lana; hori besterik ez dute behar izan Biologiako sei ikaslek egitasmo polit hau eratzeko. Bi osagai horiekin, Euskal Herriko natura eta zientziaren informazioa euskaraz biltzen duen webgune bat sortu dute. Interneten zientzia eta naturari buruzko informazio gutxi zegoela iruditu zitzaien eta zulo hori betetzeko webgune bat egitea otu zitzaien.
EuskalNatura.net-ean izadi eta zientziari buruzko informazioaz gain, hainbat erreportaje, foroak, argazki galeria, eta abar aurki daitezke.