Ikasturteko lehen mendi irteerak egingo dituzte Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteko kideek eta Zumaiako Inda Mendikoek igande honetan. Zarauztarrek udako oporraldia amaitu dela eta, hondartzak utzi eta mendian ibiltzeko proposamena egin dute eta horretarako, Nafarroan dagoen Orbaibar-Valdorba bailara inguruetara joango dira. Unzuen hasi eta Karrascal, Allaitz eta Elomendi gailurretatik igaro ondoren, Elon amaituko dute igandeko txangoa. Irteeran izena eman nahi dutenek Mendizabal Kinkila dendan egin beharko dute eta etzi da apuntatzeko azken eguna.
Zumaiako Inda Mendik, berriz, Zaletasuna sortzen ekimenaren laugarren txangoa antolatu du igande honetarako. Zestoatik Santa Engraziko ermitara (Aizarna) joan eta berriro Zestoara jaitsiko dira mendizaleak. Autobusa 8.30ean Etxezarreta kalean dagoen geltokian hartuko dute partehartzaileek (Itsaso tabernan ondoan dagoena).

No hay comentarios:
Publicar un comentario