Udaleko eta Lagun Onak mendi taldeko ordezkariek atzo aurkeztu zuten datozen asteburuetarako elkarlanean antolatu duten Mugarik-Muga izeneko ekimen berezia.
Hiri Gutunaren 700. urteurrena gogorarazteko egitarauaren barruan prestatutako ekimen honekin, herritarrek XX. mendearen hasieran ezarri zituzten Azpeitiko mugak ezagutzeko aukera izango dute.
Horretarako, 16 urtetik gorako herritar guztiei irekitako lau mendi irteera egingo dira. Guztiak 8.00etan irtengo dira, Enparantza Nagusitik.
Lehenengo irteera azaroaren 6an egingo da eta parte hartzera animatzen direnek Azpeitiko erdigunetik Matxinbentara ibilbidea egingo dute, "sei edo zazpi ordutan". Hori bai, mendizaleak autobusez bueltako dira Matxinbentatik.
Bigarren irteera azaroaren 13an egingo dute eta parte-hartzaileek Matxinbentatik Ibarbia auzora arteko bidea egingo dute (4-5 ordu).
Hurrengo etapetan bezala, abiapuntura joateko eta helmugatik bueltatzeko autobusa izango da (doan).
Hirugarren txangoa azaroaren 27an izango da. Egun horretan, mendizaleak Ibarbia auzotik Lasaora joango dira (lau-bost ordu).
Azpeitiko mugen ondotik pasako den mendi bueltaren azken ibilaldia abenduaren 4an egingo da, Lasaotik Azpeitira (bost-sei ordu).
Lagun Onak mendi bazkunak herriari bere 700. urteurrenean egiten dion "opari" honetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute "ibilaldi bakoitzaren aurreko ostegunerako", beti ere, "autobusak ondo antolatu ahal izateko".
Horretarako, interesatuek Lagun Onak mendi taldeko 943 812025 edo Udaleko Kultura saileko 943 157068 telefonoetara dei dezakete.

No hay comentarios:
Publicar un comentario