Buruntzaldeko Ibilbideen 3. Eguna ospatuko dute datorren igandean 9.00etatik 14.00etara Andoain, Urnieta, Lasarte-Oria eta Usurbil arteko bost bide ezberdinen artean.
Proiektu honen helburua ingurunea ezagutaraztea eta Buruntzaldeko herriak oinez lotzea. Ibilbide hauek seinalizatuta daude herrien koloreekin (Lasarte-Oria, urre zaharra; Urnieta, berdea; Usurbil, laranja eta Andoain, urdina), geziekin eta panelekin.
Honela, igandean herri bakoitzean kontrol gune bat egongo da, eta bertan jan-edariak emateaz gain, bi ibilbide egin dituen bakoitzari kamiseta bat oparituko zaio. Andoain eta Urnieta arteko bidea egiten duenak, bide honen berezitasunagatik, kamiseta lortuko du ere bai.
Bestalde, partaideentzako autobus zerbitzua doan egongo da, abiapuntura itzultzeko. Autobusa Usurbildik 12.00etan, 13.00etan eta 14.00etan irtengo da. Lasarte-Oriara eta laurdenetan iritsiko da; Andoainera, eta erdietan eta Urnietara, hogei gutxitan.
Esan bezala, herrietan ibilbide zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude. Bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak.
Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuta ipinita daude; hala, oinezkoak seinale bat bidean ikusten duenean zein ibilbidetan dagoen jakingo du.
Zehazki esanda, aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira: Andoaindik Lasarte-Oriara doanak 7,9 kilometroko luzera du eta oinez soilik egin daiteke; Andoaindik Urnietara 4,8 kilometro dira, Lasarte-Oriatik Urnietara 3,9 kilometro eta Lasarte-Oriatik Usurbileraino 4,5 kilometro (Santuenearaino), eta hirurak oinez edo bizikletaz egin daitezke; azkenik, Andoaindik Usurbilera doana 14,9 kilometroko bidea da, luzeena, oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
Herri bakoitzean kontrol gune bat egongo da, argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
Usurbilen anoa Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean, egongo da; Andoainen, udaletxe azpian; Lasarte-Orian, San Pedro elizaren ondoko plazan eta Urnietan, udaletxe azpian. Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, irteten den lekuko zigiluarekin.
Buruntzaldean bide hauek osatzea aspaldiko gauza bada ere, azken hiru urteetan antolatu dute Ibilbideen Eguna. Ardura herrien artean txandatzen doa. Izan ere, aurreko edizioetan Usurbilek eta Andoainek prestatu bazuten, aurten Lasarte-Oriari tokatu zaio.

No hay comentarios:
Publicar un comentario